Datu eta informazio pertsonal motak
Nor garen identifikatzeko balio duten datu pertsonalak edota informazioa. | Gure bizitzetarako sentikorrak diren datu edota informazio pertsonala. |
– NAN zenbakia – Izen legala – Etxebizitzaren helbidea – IP helbidea – MAC helbidea – Ibilgailuaren matrikula – Segurtasun sozialaren zenbakia – Argazkiak – Hatz marka – Iris-a – ADNa | – Jatorri etnikoa – Erlijio-sinesmenak – Sexu-orientazioa – Sexu-identitatea – Historia medikoa – Bidaien historia – Informazio genealogikoa – Jabetza-sareak – Kolektiboetako kide izatea – Manifestazioetara joatea – Kanpainetan laguntzea – Kolektiboei laguntzea |
Datuen Babeserako Araudi Orokorra
Datuen Babeserako Araudi Orokorra aurrera pausu handia izan da Europako herritarron pribatutasuna babesteko bidean. Identifikatu gaitzakeen datu pertsonalen inguruan egiten duelarik arauketa.
Ezin dira ere bizitzarako sentikorrak diren datuak tratatu baimenik gabe.
Erregulazioak beraz, oso modu orokorrean honakoa esaten du:
- Ezin direla baimenik gabe aurreko datuak jaso ezta tratatu.
- Datuak jasotzeko baimena izanda ere, ezin direla hirugarrenekin partekatu. Espresuki baimena eman ez bada behintzat.
Informazio gehiago: https://www.avpd.eus/hasiera/