baratza digitala

Leitzako hitanoa berpizten: Hika eta toka. Noka ere toka!
06 Abe 19:40
Bukaera: 06 Abe, 20:00 20m

Leitzako hitanoa berpizten: Hika eta toka. Noka ere toka!

DA! Areto Nagusia Landako Etorbidea, 6, 48200 Durango, Bizkaia
antolatzailea Kabia

Fernando Oiartzun //

Leitzako hitanoaren bilduma liburu formatuan auzolanez osatu ondoren, orain ikus-entzunezkoa gehitu zaio hika, erregistro informala, berpizteko sorturiko proiektuari. Hala, kontakizun zoragarriak paratu dira ahotsak.eus webgunean.

Grabazio-bilduma hori aurkeztuko dugu: kontakizun mordo bat (90 bat) denak hiketan esanak: noka eta toka. Horiek entzunez belarria goxatuko dugu eta geure herriko bizimodu tradizionala hobeki ezagutuko. Besteak beste, gai hauei buruzko istorioak entzunen ditugu: emakumearen bizimodu beltzaz, suaren inguruko erritualez, auzolanaz, gure arbasoen sinesmenez, sorgin eta jentilen kontuez, botika zahar eta sendabelarrez gerrak utziriko ondorio gogorrez...

QR kodea eskaneatu
Adin tartea
Danontzako