baratza digitala

Laser Mozketa // Gazteentzako sorkuntza lantegiak
31 Urr 17:00 event_repeat
Bukaera: 31 Urr, 19:00 2h

Laser Mozketa // Gazteentzako sorkuntza lantegiak

Bizenta Mogel Komentukalea Kalea, 8, 48200 Durango, Bizkaia
antolatzailea Bizenta Mogel

Zelan egokitu hiritarrei irekia den teknologia laborategi baten dinamika liburutegi batera?

Durangoko Bizenta Mogel liburutegian urrian eta azaroan lantegitxo batzuk eskainiko ditut. Liburutegi honek askotan egin izan ditu eta egiten ditu lantegi oso interesgarriak (hona hemen euren programa). Baina berez ez du teknologia txokorik, horregatik, euren aukeretara eta nire ezagutzetara egokituriko 3 lantegitxo proposatu dizkiet.

Niretzat ikasteko modu ederrena egitea da, jakin-minatik ikertu eta egin, baina prozesu horiek ez dira errazak, jakin-mina danok ez dugu eremu berean, eta izanda ere, jakin-min horrekin zeozer egiteko baliabideak eta denbora behar dira. Horregatik gidaturiko lantegiak izango dira oraingokoak, denbora gutxi baitut lantegi bakoitzarentzat: 2 ordu eta baliabideak bakarrik tartetxo horretan erabilgarri dituztelako gazteek.

Beraz 3 lantegiak teknologia ezberdinekin txantiloiak diseinatu eta fabrikatzera bideratuko ditugu, gero eurekin arropak hackeatzeko azken lantegia egingo dugularik.

Bizenta Mogelen argazkia bektorizatuta txantiloi lez erabiltzeko
Bizenta Mogelen argazkia bektorizatuta txantiloi lez erabiltzeko

  Beraz, 3 lantegiak lerrotzeko, fabrikazio digitala eta sorkuntza izango dugu atzetik, hasierako lantegiekin bi makinen funtzionamendua ikasiko dugu:

Txantiloiak diseinatzeko InkScape erabiliko dugu.

Eta txantiloiak fabrikatzeko lehenengo lantegian Ultimaker 2+ 3D inprimagailua erabiliko dugu eta bigarrenean Trotec Rayjet laser mozketa makina. Kasu bakoitzean berezkoa duten CAM (Computer Aid Machine) softwarea erabiliko dugularik. Cura Ultimakerraren kasuan (software librea dena) Rayjet Manager (software jabeduna dana) laser mozketa makinaren kasuan.

Hemen horrela fabrikaturiko zenbait txantiloi:

Matter hackers eginiko diseinua 3D inprimagailurako
Matter hackers eginiko diseinua 3D inprimagailurako

Banksyren neskatoa puxikarekin
Banksyren neskatoa puxikarekin

 

QR kodea eskaneatu