Gomets metodologia sortu dut proiektuak sailkatzeko. Proiektu hauek guztiek eremu fisikoan frogatuak izan dira familia, irakasle eta publiko orokorrarekin LabEgunak egitasmoaren baitan.
Gomets metodologiarekin proiektuak zailtasun mailaren arabera antolatzen hasi naiz. Gomets gorri kopuruak zailtasun maila adierazten du. Zailtasuna neurtzeko bi 2 aldagai darabiltzat:
- Proiektua gauzatzeko beharrezkoa den ezagutza aniztasuna eta ezagutza hauek norbereganatzeko konplexutasuna.
- Proiektua gauzatzeko beharrezkoa den trebezia (eskuekin, tresna analogikoekin, makinekin eta tresna digitalak erabiltzerako orduan).
Sailkapena ez da oso zorrotza momentuz. Laborategian erabiltzaileekin joango naiz errealitatea ikusten eta sailkapena egokitzen.