Diana Franco Eguren dut izena, benetako baratze bat faltan, munduko tokitxo hau hartu dut, ideiak eta ezagutzak loratzeko bidean.
Baratza edo baratze?
Webgune hau sortu aurretik, idatzi nituen zenbait testutan, baratza hitza idazterakoan zuzenketak jaso nituen. Baratze zela hitz egokia. Baina, inguruan beti baratza eta ortua entzun izan ditut…. Alde batetik, horregatik mantendu dut, bestetik, asko atsegin dudalako baratza hitzaren beste esanahi hau:
pausu baratza = pausu geldoa / motela
Eremu digitala lasai eta ganoraz hartzeko ideia atzetik :).
Baratze, baratza, ortu hitzei lotuta hemen zenbait esteka interesgarri:
Euskaltzaindia, herri ezberdinetan zelan erabili izan den: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=573
Layburu fundazioan (gaztelaniaz) aurkitu dudan testu bat: https://atlasetnografico.labayru.eus/index.php/Baratza_huerta_o_huerto