Zer dira #LabEgunak
Sorkuntza proiektu txikiak lantzeko espazioak aktibatzen dituen egitasmoa. Baliabide gutxi dituen edozein kultur etxe, biblioteka, gazte leku, … ordu batzuetan zehar lantegi ireki bat aktibatzeko aukera ematen duen egitasmoa.
Zein helburu dute?
Baliabide gutxiko edozein espazio ordu batzuetan sorkuntza espazio irekia bilakatzea eta…
- Gozatzea // Ideia bat gauzatuz, eskuak erabiliaz, elkarlanean, ikasten,…
- Sorkuntzarako espazio seguruak izatea // Argiak izango dira jokabide arauak eta errespetu eskaera, bestelako arauak gutxi. Hasteko modu asko dago, zure gaitasuna, ezagutza edo talentua edozein izanda ere.
- Elkarlanerako aukerak erraztea // Bakarrik, lagunekin, familiarekin, lan modu berriak eta ezagutzak partekatzeko tokia
- Belaunaldi-artekotasuna baliatzea //
- 6 urtetatik 99 bitarteko espazioa.
- 6 – 11 urte bitarteko haurrak eta laguntza behar dutenak nagusi batekin etorriko dira, nagusi hori izango da proiektua gauzatzen lagunduko diena.
- Autonomoak diren 12 utetik gorako pertsonak euren kabuz etorri daitezke.
Zein da metodologia?
Sorkuntza proiektu txikiak lantzeko espazioak aktibatzen dituen egitasmoa. Baliabide gutxi dituen edozein kultur etxe, biblioteka, auzo-gune, gazte-leku, … ordu batzuetan zehar lantegi ireki bat aktibatzeko aukera ematen duen egitasmoa.
Baliabide gutxiko espazioetan gauzatzeko pentsatuta dagoenez, autonomia, erantzunkizuna eta errespetua bilatuko da erabiltzaileengan.
Askotan bitartekari bakar bat egoteko aukera baino ez da izango.
Material gehienak berrerabilpenatik lortuko dira.
Software librea aliatu handia izango da.
Zein proiektu mota lantzen dira?
Espazioaren inguruan sortzeen den komunitatea hemango dio forma honen zentzuari.
Familientzako espazioa bada, hemen ideia batzuk: Proiektu txikien txokoa
Zer beharko nuke #LabEgunak nire espazioan aktibatzeko?
Gauza gutxirekin hasi daieteke (30 bat pertsonentzako) honakoa litzateke beharrezko azpiegitura:
- 100 m2 inguru eta argi naturala (hau niretzat inportantea da, bizidunak garen heinean).
- 7 mahai
- 20 bat ahulki (haur asko gustura dago zutik edo lurrean)
- 2 – 3 horma entxufe
- Zenbait regleta
- Wifia
- Zakar ontziak
Makinaria sartzen baduzu, segurtasun, partikulen kudeaketa, boltai eta bestelakoak hartu beharko dituzu kontutan. Honako edukian pixkanaka-pixkanaka gai hauetan sakontzen joango naiz: Herrientzako sorkuntza laborategiak
Zelan jarri harremanetan?
Webgune honetan #LabEgunak zure kabuz egiteko baliabide ugari aurkituko dituzu. Hala ere nire laguntza modu profesionalean izan nahi baduzu jarri harremanetan honako posta elektronikoan:
Laburpena
Lehen ostegun arratsaldeetan liburutegiko gela bat sorkuntzarako espazio irekia bilakatuko dugu. Bertan proiektuak prototipatzeko tresnak eta makinak aurkituko dituzu: 3D inprimagailua, laser mozketa makina, zirkuituak sortzeko material elektronikoa, diseinuak gauzatzeko ordenagailuak,… eta garrantzitsuena, pertsonak eta euren ezagutzak ere aurkituko dituzu. Bertan sortzen diren komunitateak adierazten dituzten interesetan oinarrituta lantegiak programatuko ditugu: diseinuari loturikoak, software libreari loturikoak, fabrikazio digitalari loturikoak,…
Adinak ez du garrantzi askorik espazio honetan, ikasteko, partekatzeko eta egiteko gogoak baizik. Ez da espazio gidatua. Oinarrizko laguntza teknikoa soilik eskainiko da. Beraz haurren bat proiektu bat gauzatu nahi badu bertan, gurasoekin etorri beharko da.
Espazio honetan helburua ez da produkzioa, gauza berriak ezagutzearekin eta egitearekin bakarrik edo taldean gozatzea baizik.
Txokoen deskribapena
1 // Eskulanen txokoa
Bertan proiektu baten ideia moldatzeko materiala izango duzue:
- Legoak
- Plastilina
- Margoak ea errotuladoreak
- Papiroflexiarako materiala
Eskulan txikiak egiteko liburuak ere egongo dira.
2 // Proiektu txikien txokoa
- Kartoizko gailu mekanikoak sortzeko baliabideak eta informazioa
- Soinu elektronikoa margotzeko baliabideak eta informazioa
- Ordenagailu batean Scratch instalatuta egongo da eta bera erabiltzeko informazioa ere. Makey Makey bat ere edukiko dugu interakzioarekin jolasteko
3 // Elektronika txokoa
- Proiektu elektroniko txikiak prototipatzeko oinarrizko osagaiak eta gailuak aurkituko dituzue bertan
4 // Fabrikazio Txokoa
- 3D inprimaketa makina eta filamentua izango ditugu
- Laser bidezko mozketa-makina eta zenbait material izango ditugu
5 // Ideien eta beharren panela
- Bertan proiektu ideiak partekatu ditzakezu, edota formakuntza proposameak. Bibliotekatik interes handiko gaiak lantegi bidez gauzatzen saiatuko gara
6 // Txoko librea
- Software libreren inguruan ezagutza partekatzeko
- Zure diseinua gauzatzeko
- Elkarlanerako
7 // Autoedizioaren txokoa
- Eskura izango duzu zeure fanzinea errealitae bihurtzeko behar duzun guzti
Metodologia
Ikasketa eta esplorazio librerako gunea aktibatzen dugu. Gune ezberdinetan baliabideak eskura jarrita, eta modu autonomoan sortu daitezkeen proiektuak proposatuz. Bitartekariak pistak ematen ditu, baina ez ditu proiektuak gauzatzen, laguntzen bai ordea. Ikasitakoa besteekin partekatzera animatuko ditugu erabiltzaileak, ikaskuntza komunitate irekia sortzeko bidean.
Etortzeko behar duzuna:
- Ikasteko gogoa: inor ez delako jakitun jaiotzen, esploratzeko eta kasteko espazio segurua da hau.
- Galderak egiteko beldurrik ez: baliteke guk geuk ere ;erantzuna ez jakitea; orduan, elkarrekin bilatuko dugu.
- Kuxkuxeatzeko gogoa: bitartekaria ezin izango da denon beharretara heldu, eta horretarako mahaietan informazio apur bat eta zenabit liburu aurkituko dituzu, bertan ikertzen hasteko aukera izango duzu. Beste bide polit bat behar hori lantegi bihurtzea da, idatzi zeure formakuntza beharra panelean, agian komunitateko norbait lantegi bat egitera animatuko da, edota gai horretan aditu bat ekar dezakegu.
- Dakizuna partekatzeko gogoa: bitartekariak ez daki danetarik; zure laguntza primeran etorriko da!!
- Ondo pasatzeko gogoak!!
Laburpena
Zure ekimenaren laburpena
Txokoen deskribapena
Espazioaren banaketaren eta baliabideen deskribapena
Metodologia
Zure espazioan erabiliko den metodologiaren deskribapena
LabEgunak, Diana Franco Eguren sortua da CC BY-NC-SA 4.0 lizentziapean


















