baratza digitala

Ekintza

Gamer Gela
05 Abe 10:30
Bukaera: 05 Abe, 19:30 9h

Gamer Gela

DA! Areto Nagusia Landako Etorbidea, 6, 48200 Durango, Bizkaia
Gamer Gela
DA! Areto Nagusia

Durangoko Azokako Areto Nagusia, Landako Gunean dago kokatuta.

antolatzailea Kabia

Game Erauntsia eta Rolariak //

Game Erauntsiak eta Rolariak, bakarrik edo lagunekin, jolasten gozatzeko tartea irekiko dute Azokaren erdian.

Goizean // 10:30etatik 13:00etara

  • 30 minutuko Bideojoko saioak izango dira goizeko 10:30etik 13:30era, edukiera bete arte (30 pertsona)
  • Rol saioak: Sortzaileekin taldeak egin eta jolastuko dugu.

Arratsaldean // 16:00etatik 19:30etara

  • Modu libreagoan jolastuko dugu

Game Erauntsia elkarteak euskal bideojokozaleen komunitatea osatzen du. Euskarazko bideojokoen, eta hauei lotutako edukien eskaintza urria ikusita, euskara eta bideojokoak uztartzeko hainbat ekimen abiatu ditu 2014. urtetik: jokoak euskaratzea, industriaren gaurkotasuna zein kritikak lantzeko blog komunitarioa eta podcast-a kudeatzea, txapelketak eta ekimenak prestatzea, Gamer Gelak nahiz bestelako tailerrak antolatzea, hitzaldiak eskaintzea, eta, orokorrean, bideojokozale euskaldunak elkartzeko espazioa eratzea izan dira Game Erauntsiaren eginkizun nagusiak.
Informazio gehiago // https://gamerauntsia.eus

Rolariak Euskaraz rola jolasten duen komunitatea. Topaketak, rol jokoak,… jarduera ugari rolaren inguruan sortzen dituen elkartea.
Informazio gehiago // https://rolariak.eus

QR kodea eskaneatu
Adin tartea
Danontzako