09 Ira
12:00
Bukaera:
14 Urr, 14:00
1m 5d 2h
Plaza_co // proiektu irekiak garatzeko deialdia
Deialdiak ezagutza kolektiboa sustatuko duten, herritarren ikuspegitik komunitateari onura ekarriko dioten eta interes komuneko arazoak konpontzeko irtenbide berriekin esperimentatuko duten proposamenak aurkeztera gonbidatzen du.
Deialdi honen xedea da prototipo-proiektuak edo -ideiak sortzea, kultura digitalaren eta ezagutzak nahastearen logiketatik abiatuta herritarren intereseko alderdiei, arazoei edo gaiei aurre egiteko.
Proiektuen garapenak zortzi hilabetera arteko iraupena izango du: 2024ko azaroan hasi eta 2025ko uztailean amaituta. Lan-aldi espezifikoa hautatuen eta MEDIALAB Tabakaleraren artean adostuko da.
Deialdiaren oinarriak // https://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/2024-09/plaza_co_deialdiaren_oinarriak.pdf
QR kodea eskaneatu