Irakasleentzako laborategi saio irekiak
Bizenta Mogel
LabEgunak, urritik maiatzera, hileko lehen ostegunetan eskaintzen dugun proiektuak prototipatzeko espazio bat da eta bertan 6 eta 99 urte bitarteko pertsonek teknologiarekin —digitalarekin zein analogikoarekin— modu sortzailean esperimentatu dezakete. Honekin, teknologiarekin dugun harremana kontsumitzailearena baino askoz aberatsagoa izan daitekeela ikustarazi nahi dugu: elkarrekin hausnartu, diseinatu eta sortu dezakegula praktikan jarriz.
Azken hilabeteetan zenbait irakasle etorri da proiektuak ezagutzera eta honen ondorioa da gonbite hau luzatzea.
Aurrera begira, irakasleentzako barnetegi teknologiko bat sortzea gustatuko litzaiguke, baina horretarako zuen beharrizanak eta interesak ezagutu nahi ditugu.
Bitartean, espazioa eta bertan eskaintzen dena zuzenean ezagutzera etortzea proposatzen dizuegu. Saio hauek “LabEgunak” baino ordu bat lehenago izango dira:
- Martxoaren 5a — 16:00-17:00
- Apirilaren 16a — 16:00-17:00
- Maiatzaren 7a — 16:00-17:00
Ez da izenik eman behar. Bertan izango gara, daukaguna erakusteko eta zuen galderak edo iritziak entzuteko.