baratza digitala

Ekintza

Bideo mapeaketa lantegia
05 Abe 10:00
Bukaera: 05 Abe, 11:30 1h 30m

Bideo mapeaketa lantegia

Kabia
Bideo mapeaketa lantegia
Kabia

Landako guneko ondoko aretoa.

antolatzailea Kabia
nortzuk
Artista

Informazio guztia // https://durangokoazoka.eus/eu/ikasle-goiza/bideo-mapeaketa-lantegia

Lantegi honetan, ikus-entzunezko sorkuntza, espazioa eta proiekzioa espresio bide bezala batzen dituen teknika multzora, bideo-mapeaketa bezala ezagutua, hurbilduko gara. Lan horretan diharduen Martin Etxauri Sainz de Murieta, Txo!? artistaren eskutik.

Lantegiaren edukiak:

  • Bideo-mapeaketa zer da?
  • Zertarako darabilte sortzaileek?
  • Zein teknologia menderatu behar dira? softwarea, irudia, soinua, proiekzioa,..
  • Gure lehen bideo-mapeaketa sortu
  • Ez da aurretik ezer landuta izan behar.

Artistaren biografia:

Martin Etxauri Sainz de Murieta, Txo!? ezizenez, ikus-entzunezko artista da, bideo jartzailea eta ikertzailea medio berrietan. Arte Ederretan ikasia eta Ikerketa Arte Garaikidean doktoretza duela, teknologiarekin lan egiten du harekiko begirada kritiko eta zeiharra erabiliz. Etengabeko formakuntza autodidaktan murgildua, aurretik ilustratzaile eta diseinatzaile web/grafikoa izandakoa da.

Digitala eta fisikoa denaren arteko harremana ikertzen du naturaren digitalizazio eta eraldatze prozesuen bidez. LiDAR eskaneatzea, fotogrametria, elektronika programagarria, 3D/CGI sorkuntza edo programazio generatiboa bezalako tresnak erabiliz bere lanetan. Hala nola, zuzenezko ikus-entzunezko performanzeak, instalazio interaktiboak, bideo-mappinga, grafika generatiboa edo 3D inprimaketa jorratzen dituzten proiektu propioak gauzatzen ditu.

Era berean, diziplina anitzak uztartzen dituzten beste artistekin kolaboratzen ohi du, arlo bisuala jorratuz musika zein dantza estilo ezberdinak darabilten proiektuetan parte hartuz. Horretaz gain, arte eta teknologiaren inguruan ibiltzen den Teknotrakitana kolektiboaren zein Dropezframes Bideo Jartzaile kolektiboaren sortzaileetakoa da.

Bere lana webgune honetan aurkitu daiteke: elurmaluta.net

QR kodea eskaneatu