baratza digitala

LABegunak

LABegunak
06 Ots 17:00
Bukaera: 06 Ots, 20:00 3h

LABegunak

Bizenta Mogel Komentukalea Kalea, 8, 48200 Durango, Bizkaia
antolatzailea Bizenta Mogel

LAB Egunetan, otsailetik ekainerako lehen ostegun arratsaldeetan liburutegiko gela bat sorkuntzarako espazio irekia bilakatuko dugu. Bertan proiektuak prototipatzeko tresnak eta makinak aurkituko dituzu: 3D inprimagailua, laser mozketa makina, zirkuituak sortzeko material elektronikoa, diseinuak gauzatzeko ordenagailuak,... eta garrantzitsuena, pertsonak eta euren ezagutzak ere aurkituko dituzu. Bertan sortzen diren komunitateak adierazten dituzten interesetan oinarrituta lantegiak programatuko ditugu: diseinuari loturikoak, software libreari loturikoak, fabrikazio digitalari loturikoak,...

Adinak ez du garrantzi askorik espazio honetan, ikasteko, partekatzeko eta egiteko gogoak baizik. Ez da espazio gidatua. Oinarrizko laguntza teknikoa soilik eskainiko da. Beraz haurren bat proiektu bat gauzatu nahi badu bertan, gurasoekin etorri beharko da.

Espazio honetan helburua ez da produkzioa, gauza berriak ezagutzearekin eta egitearekin bakarrik edo taldean gozatzea baizik

QR kodea eskaneatu
Adin tartea
Danontzako