Etxetresnak elektronikoak konpontzeko tailerra

Etxeko etxetresna elektrikoak konpontzen ikasi nahi duzu? Zaharkitze programatuaren aurrean, ikas dezagun elkarrekin bigarren bizitza bat ematen! Ekarri zurea!
- 📅Data: Apirilak 29
- ⏰Ordutegia: 17:00-20:00
- 📌Lekua: P3M2A Gelan (Bilboko Ingeniartiza Eskolan)
- 🤝Dinamizatzaileak: Ángel Aliaga Ivanovich
Ba al duzu txigorgailurik, likuagailurik edo jada funtzionatzen ez duen lehorgailurik? Ez bota! Lantegi praktiko honetan etxetresna elektriko txikiak diagnostikatzen eta konpontzen ikasiko duzu, haien bizitza baliagarria luzatuz eta zaharkitze programatuaren aurka borrokatuz.
Gure helburua argi dago: kontsumo arduratsua sustatzea, hondakin elektronikoak murriztea eta bizitza iraunkorrago baten alde egitea. Konpontzen dugun aparatu bakoitza beste urrats bat da ekonomia zirkular baterantz eta planetarekiko errespetuzko harreman baterantz.
✨ Ez duzu esperientziarik behar, ikasteko, elkarlanean aritzeko eta ingurumena zaintzeko gogoa baino ez.
♻️ Errepara, berrerabil, berrasma ezazu. Ekologikoena lehendik dagoena delako.
📝Saioan izena emateko: Izen Emateak
