Artifiziala ez den teknologia #euskarabildua

Makinek pertsonak ordezkatuko gaituzten mamua nonahi dagoen aro honetan, adimen artifizialaren eztandaren sasoian, teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatzen dutenen ahotsak entzun behar ditugu.
Adimena artifiziala da, makinek prozesatua dagoelako, baina makinek gaitasun hori gizakien ahalmenez soilik lor dezakete eta horren ardura duten pertsonen motibazio, izaera eta helburuek ezaugarrituko dute adimen artifizial hori.
Horrekin esan nahi da inoiz baino garrantzitsuagoa dela teknologia betaurreko kritikoz begiratzea eta erabiliko ditugun tresna informatikoei eta martxan jarriko ditugun digitalizazio prozesuei buruzko erabakiak pertsonen beharrak eta eskubideak lehenetsiz hartzea.
Euskarabilduak ikuspegi kritiko horretan sakondu eta zabaldu nahi du.
Egitaraua
09:00
Aurkezpen instituzionala
09:15
Sarrera (Iametza)
Eli Pombo
09:25
Hitzaldia: Algoritmo publikoak
Manuela Battaglini
10:00
Hitzaldia: Sareak gureak dira
Marta G. Franco
10:30
Atsedenaldia
11:00
Esperientziak
EducaMadrid: Zerbitzu burujabeak hezkuntza komunitatearentzako
Daniel Esteban
Softcatala
Belén Ivars
Datu zentro lokalak
Zehazteke
