baratza digitala

3D inprimaketa lantegi baterako oharrak

3D inprimaketaren inguruan lantegi bat egin behar baduzu gauza asko hartu behar dituzu kontutan. Hemen nire zerrendatxoa.

  • Haurrak badira //
    • Ezagutza zabaltzea // Kontutan hartu haurren bizi esperientzia laburra dela eta behar bada ez dute asko ikertu, esperimentatu eta egin teknologia honen ingurua, zuk esaten diezuna izan daiteke burua zabaltzeko aukera bat.
    • Manipulatzea // Haurrekin ukitzea oso ondo funtzionatzen du, eruen aurretik egindako gauzak, ukitu ditzaten.
    • Egitea // Saiatu zaitez euren kabuz egiteko espazioa sortzen
      • Egindakoa eramateko aukera izatea, haientzat oso interesagarria baita objektua eurak sortzea. Motibazio handia da.
  • Nagusiak badira //
    • Eurak ikuspuntu pragmatikoagoa izan ohi dute, helburu batekin hartzen dute lantegia. Softwarea, hardwarea dominatu nahi dute orokorrean eta euren ideiak hobetzeko lan prozesuak ikasi.  Inork ez daki dena ordea, eta, zentzu horretan ikasketa komunitate batean bilakatu lan saioak oso baliagarria izan daiteke partaideentzako.

3D inprimaketa lantegiren bat ematea tokatu zait ordenagailu batekin eta inprimagailu batekin… baina beti egin daiteke zeozer…

  • Ez baduzu inprimagailurik
    • Oinarrizko funtzionamenduaren inguruan eta aukeren inguruan aurkezpena egin. Piezak badituzu eruen,  zelan funtzionatzen duen ulertu dezaten.
  • Inprimagailua baduzu
    • Saiatu zaitez partaideek prozesua ikustea eta esperimentatzea
      • Ordenagailu bat baduzu soilik
        • Aurkezpena egiten duzun bitartean zozer fabrikatzen jarri
          • Partaideekin adostu danok pieza txiki bat diseinatu eta fabrikatzeko aukera, besteek beste jarduera bat egiten duten bitartean.
            • Hau ondo pentsatu beharko duzu…
      • Partaideek euren ordenagailuak badituzte
        • Saio bat baduzu soilik
          • Diseinu xumeak egin eta fabrikatu (diseinuaren tamaina mugatuz)
        • Saio bat baino gehiago baduzu
          • Hartu denbora CAD (diseinurako softwarea) eta CAM  (fabrikazioa prestatzeko softwarea) softwareak azaltzeko eta diseinuak sortzeko.
          • Hartu denbora makina azaltzeko
          • Hartu denbora esploradoreko, fabrikatzeko, konpontzeko,…
          • Hartu denbora emaitzak eta ezagutzak partekatzeko

Egizu lantegia zuk zeuk!

Zure aukeraketari loturiko lantegirik ez dugu aurkitu.

Lantegia guk egitea nahi?

Iruzkin bat utzi

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.